comment 0

3 arrazoi blog hau sortzeko

Irakurle maiteak,

Hiru arrazoirengatik erabaki dut blog hau irekitzea:

Lehenengo: Gauza asko egiteko arrazoi asko emateko irrikitan nago, eta hauxe izango da nire medioa.

Denbora mugatua da, eta ez da posible izaten aukera guztiak probatzea. Askotan, erabakiak hartzea besterik ez dago. (Emaitzak aurkeztu beharra badaukat: nola egingo ditut grafikoak, R-ko ggplot2 bidez, ala beste plataforma bat erabiliz? Datu gutxi dauzkadala iruditzen bazait: bilatuko al ditut beste urteetakoak, ala beste iturriren batean? Artikulu baten egileak gai bati buruz asko dakiela iruditzen bazait: egingo al dut hari idazteko ahalegina -seguru bainago zalantza asko argituko dizkidala-, ala saiatuko naiz zalantzak nire aldetik argitzen?). Era honetako erabakiak hartzerakoan, ziur nago gauza jakin bat egiteko dauzkagun arrazoiak aztertzea oso lagungarria izan daitekeela.

Bigarren: Idaztea oso ariketa ona izaten da ezaupideak finkatzeko. Aukeratu dudan formatoak erraz idazten lagunduko didala espero dut.

Hirugarren: Zuek ere zuen gauzak egiteko dauzkazuten arrazoiak jakitea espero dut. Blog-ak hainbat gairi buruz hitz egiteko eta elkarrekin eztabaidatzeko aukera ematen du, eta oso bide ona izan daiteke egunero topatzen ditugun zailtasunak komentatzeko. Parte hartzera animatzen zaituztet.